Baztanekin zerikusia duten ikasketa akaberako lanak egiteko dirulaguntzak esleitu ditu Udalak

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 9a, 06:30
Baztango turismoa iraunkorra ote den galderari erantzunen dio Nerea Etxenikeren lanak. Argazkian, Elizondoko Turismo Bulego berria.

Fermin Larralde elizondoarra eta Nerea Etxenike arizkundarra dira onuradunak

Urtero bezala Baztango Udalak bailararekin zerikusia duten ikasketa akaberako lanak eta proiektuak diruz laguntzeko dirulaguntza deialdia egin du. Aurten bi proiektu aurkeztu dira deialdirat eta epaimahiak ontako emanik, onuradurak Fermin Larralde Kordoba elizondarra eta Nerea Etxenike Errandonea arizkundarra izanen dira, lehena historia graduko ikaslea eta bigarrena turismo gradukoa. Lanak aurkeztu ondotik, bakoitzak 500 euroko saria jasoko du.

 

Larraldek “Baztango nekazaritza XVI. Mendetik XVIII. Menderat” ikerketa gaia aurkeztu du, aro modernoan egiten zen nekazaritza aztertzeko. Aurkezturiko proiektuaren arabera Hego Euskal Herriko eta Nafarroako mendialdeko garai horretako nekazaritzaren argazki orokorra eginen du, ondotik Baztangoan zentratzeko. 

Bertzalde Etxenikeren lanak galdera honi erantzunen dio: “Baztango turismoa iraunkorra al da?”. Turismo iraunkorraren oinarria alderdi ekonomiko, sozial eta ingurumen aldekoen arteko oreka denez, lan honetan, turismo iraunkorra definitzeaz gain zutabe horietako bakoitzaren bailarako egoera aztertuko du. 

Ikasketa akaberako proiektu hauek diruz laguntzeko erabakia apirilaren 5eko Tokiko Gobernu Batzordean hartu zen.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun