Banakako Urrezko Aizkora txapelketan aitzinera egin nahi du Joxean Etxeberriak

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 5a, 19:00

Joxean Etxeberriak bertze koxka bat aitzinera egin nahi du Banakako Urrezko Aizkolarien txapelketan.

Zigakoa Leaburun ariko da apirilaren 7an

Urrezko Banakako aizkolari txapelketako jardunaldia jokatuko da apirilaren 7an Leaburun (Gipuzkoa). Igande eguerdian hasiko den saioan Zigako Joxean Etxeberria II.a izanen da eskualdeko aizkolari bakarra.

Berekin batera, Urrezko mailan, Arostegiko Julen Kañamares III.a eta Oier Kañamares IV.a, Errazkingo Eneko Saralegi, Arabako Eloi  eta David Naredo (Sariego-Asturias) lehiatuko dira.

19 urtez beheitiko gaztetxo mailan, finalerdia jokatuko dute Leaburuko Unai Zabalak eta Errezilgo Aritz Azpiazu Arria VI.ak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun