Helduek DBHko titulua eskuratzeko aukera izanen dute aurten ere Lekarozen

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 5a, 13:00
Lekarozko institutuan helduek ere DBHko titulua eskuratzeko aukera izanen dute.

Apirilaren 8tik 12ra eman daiteke izena

Arrazoi bat edo bertze tarteko, bere garaian bigarren hezkuntzako ikasketak akitu gabe utzi zituenak horretarako aukera izanen du heldu den ikasturtean Lekarozko institutuan. m2015/2016 ikasturtean eskaini zuten lehenbiziko aldiz eskualdean zerbitzu hau eta geroztik urtero talde batek bere ikasketak akitu ditu Lekarozko institutuan. Aurten ere, guttieneko taldea lortuz gero, helduen hezkuntza zerbitzua eskainiko dute Lekarozko institutuan.

Interesa dutenek Lekarozko institutura deitu beharko dute (948 58 18 03) apirilaren 8tik 12ra bitartean. Bulegoko ordutegia ondokoa da: astelehenetik ortziralera 08:00etatik 15:00etara eta asteazkenetan 16:00etatik 18:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun