Maki eta Kristina Urtasunek zuzentzen duten Elizondoko Abesbatza Ttikiren hamargarren urteurrenaren baitan, 180 haur eta gaztetxok parte hartuko dute larunbatean Iruritan eginen den kantarien topaketan. Eskualdeko partaideez gain, Imanol Elizasuk zuzentzen duen Zaria Koru eskolako kantariak ere izanen dira. Imanol Elizasuk bi tailer eskaini zituen topaketa honetarako eta tailer horietan ikasitakoa ere entzuteko aukera izanen da. Berekin solastu gara.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.