Menditarrak BRT errugbi taldeak denboraldi honetan deitutako argazki lehiaketak badu irabazlea: Pello San Millan. Baztango produktuen lote bat eskuratu du saritzat. Aurtengoan ‘Lohia’ zen argazkietarako gaia eta argazki ikusgarri batekin irabazi du arizkundarrak. Aipatzekoa da San Millanek bi argazki zituela finalisten artean eta Josu Intziarte oronoztarrak bertzea.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.