Urtean zehar lorturiko konposta banatu du Baztango Udalak bertze urte batez

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 3a, 08:30

Urtean zehar auzo konposta guneetatik ateratzen joan den konposta banatu zuen joan den ortziralean Loizuko belagian

Aitzineko urteetan bezala, aurtengoan ere urtean zehar auzo konposta guneetatik atera eta bertatik jendeak eraman ez duen konposta banatzeko deialdia egina zuen Baztango Udalak Iruritako Loizuko belagian. Hurbildutakoek beren lore edo baratzeetarako emendakin organiko hau eramateko aukera izan zuten. 40 lagun inguru hurbildu ziren hitzordura. 500 kilo pasa konpost bahetu banatu zen etxeko loreetarako eta 1.000 kilo inguru eraman izanen zituzten zuzenean eta zetabetik pasatu gabe, baratzeetarako.

Banaketa ekitaldian Udalak auzo konpostaguneen mantenimentuaz arduratzen den Tasubinsa enpresaren laguntza izan zuen. Bertze behin ere giro ederrean joan zen arratsaldea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun