Saioa Jaurena Europako txapeldun izan da berriz ere errugbian

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 1a, 13:00

Saioa Jaurenak txapelketa bikaina jokatu du eta finalean ere ederki ibili zen.

Espainiako selekzioarekin 54-0 irabazi zion larunbateko finalean Herbeheretako selekzioari

Espainiako emakumeen errugbi selekzioa Europako txapeldun suertatu da berriz ere. Zazpigarren txapela da Espainiako selekzioarentzat, laugarrena segidan. Talde horretan aritu da Saioa Jaurena baztandarra. Larunbatean Madrilen jokatutako finalean jipoia eman zion Herbeheretako selekzioari (54-0). 9.000 lagunek ikusi zuten finala, estatu espainiarrean emakumeen errugbi partida bat ikusi duen jendetzarik handiena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun