Talka baten ondorioz gidari bat zauritu da N-121-A errepidean

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 1a, 07:53

Gidaria Irungo ospitalera eraman zuten.

Atzo gertatu zen ezbeharra, Zozaia parean.

Diario de Noticiasek jakinarazi duenez, bi autok talka egitearen ondorioz, gidari bat zauritu zen atzo N-121-A errepidean, Zozaia parean, 17:10ean. Autoa errepidetik atera zen eta kontrola berrartzen saiatu zenean kontrako noranzkoan sartu zen. Gidaria Irungo ospitalera eraman zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun