Elizondoko Lanbide Eskolan, Lanbide Familien laneko arriskuen prebentziorako egitasmoa garatu dute. Joan den azaroaren 19an abiatu zuten proiektua eta martxoaren 25ean akabaila eman zioten. Lantokietako prestakuntza eta orientabideak moduluan eskolak ematen dituzten ziklo ezberdinetako irakasle talde batek garatu du egitasmoa.
Kizkitza Isasi, proiektuaren lantaldeko koordinatzaileak, proiektua nolakoa den azaldu digu.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.