Elizondoko Lanbide Eskolak Inlan lan-poltsa kudeatuko du

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 28a, 14:00

Euskal Herriko 20 ikastetxe inguru sartuta daude sare honetan 

Aurten Elizondoko lanbide eskola, froga moduan, bere lan-poltsa kudeatzeko Inlan erreminta berria erabiltzen ari da, ikasle eta ikasle ohien laneko egoeraren jarraipena hobetuz. Effect+Inlan, ikastetxeei zuzendutako zerbitzu bat da, ikasleen segimendua, lan-poltsaren kudeaketa eta lantokiko prestakuntzaren jarraipena erreminta bakarrean biltzen dituena. Komunitate bereko bertze ikastetxeekin sarean lan egiteko aukera ere eskaintzen du, lan eskaintzak, etab. konpartituz. 

Sare honetan Euskal Autonokia Erkidego eta Nafarroako 20 ikastetxe inguru sarturik daude. Erreminta honek, ikasle eta enpresak harremanetan jartzen ditu ikasleen jarraipena zuzena  eta zehatzagoa izanez, lan aukerak zabaltzeko asmoz.

Elizondoko lanbide eskolan ikasi duten edo ikasten ari diren ikasleak, ordenagailu edo mugikorraren bitartez, beraien curriculuma eguneratu dezakete eta plataforman txertatzen diren lan-eskaintzak ikusi eta erantzun. Modu berean, enpresak erremintan bere eskaintza sartuz, bere beharretara hobekien egokituko den langilea bilatu dezake.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun