'Dantza' filma ikusgai izanen dute Iruritan martxoaren 31n

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 28a, 12:00
'Dantza' filmak irudi ikusgarriak eskaintzen ditut, aunitz gure eskualdean grabatuak.

Igandean 19:00etan Damaso Zabalza Gizarte bilgunean 

Dantza film arrakastatsua eskainiko dute martxoaren 31n, igandean 19:00etan Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean. Baztango Udaleko Kultura Batzordeak Arte eta Kultura 2019 programaren baitan antolatu du eta sarrera doan izanen da, lekua bete arte.

Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat da ‘Dantza’, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da!

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun