Erratzun jokatuko da igandean Nafarroako Herri Kirol jokoetako hirugarren jardunaldia

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 27a, 20:00
2018an Berako Eztegara pilotalekuan jokatu zen jardunaldietako bat.

Igantziko haurren taldea nagusitu da Etxarri Aranatzen jokatutako bigarren jardunaldian

Nafarroako Herri Kirol Jokoetako hirugarren jardunaldia Erratzun jokatuko dute martxoaren 31n, igandean, 10:30etik aitzinera. Igantzi eta Baztango Basaburua eta BRT Menditarrak taldeko kirolariak dira eskualdeko ordezkariak aurten ere. Hain juxtu, Igantziko haurren taldeak lortu zuen garaipena martxoaren 24an Etxarri Aranatzen jokatutako jardunaldian.

 

Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuarekin batera antolatzen diren Kirol Joko hauetan hiru mailetako txapelketak jokatzen dira: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Haur eta kadete mailetan Proba Konbinatu txapelketa eta Sokatira txapelketa jokatzen dira. Kimu mailan berriz Proba Konbinatu txapelketa bakarrik.

 

BIGARREN JARDUNALDIKO EMAITZAK:

Kimu mailako Proba Konbinatuan bost multzotan banaturik aritu ziren.

1. Andra Mari 6,   7:14.10

2. Araxes,   7:15.13          

3. Andra Mari 4,   7:18                

4. Berriozar “b” ,   7:19.31           

5. Igantzi ,   7:28.22

6. Basaburua,   7:34.02

7. Bargagain,   7:34.67

8. Andra Mari 7,   7:40.19                        

9. Andra Mari 3,   7:42.51            

10. Andra Mari 5,   7:49.40                        

11. Intsusburu,   7:49.60

12. Andra Mari 2,   7:50.68                        

13. Antsoain “a”,   7:51.12

14. Antsoain “b”,   7:51.22            

15. Antsoain “c”,   7:51.34                        

16. Andra Mari 1,   8:03.51

17. Artzanegi,   8:03.59            

18. Berriozar A,   8:15.92

19. BRT Menditarrak,  8:21.16

20. Gainsol,    8:21.35

                                              

Haur mailako Proba Konbinatuan hiru multzotan banaturik aritu ziren.

1. Igantzi,   9:20.22

2. Andra Mari 3,   9:33.36        

3. Berriozar,  10:34.64         

4. Txantrea,  10:56.04     

5. Basartza,  11:09.69

6. Antsoain “a”,  11:14.45

7. BRT Menditarrak,  11:17.62

8. Antsoain B,  11:23.88

9. Andra Mari 1,  11:44.59

10. Andra Mari 2,  12:54.06

 

Kadete mailako Proba Konbinatuan bi multzotan banaturik aritu ziren.

1. Andra Mari,  9:54.98

2. Iñigo Aritza,  10:25.30          

3. Araxes,   10:36.9            

4. Basarnegi,  10:42.12          

5. BRT Menditarrak, 11:01.73

6. Berriozar,   12:51.70

7. Antsoain,  15:58.70

 

SOKATIRAKO SAILKAPENAK:

HAUR MAILA (480 KG)

A multzoa:

Andra Mari 4 (5 puntu), Andra Mari 2 (4 puntu), Berriozar (2,5 puntu), Iñigo Aritza (2,5 puntu) eta Antsoain B (puntu 1).

B multzoa

Andra Mari 3 (4 puntu), Antsoain A (3 puntu), Andra Mari 1 (2 puntu), Txantrea (puntu 1).

 

KADETE MAILA (540 KG)

A multzoa:       

Andra Mari 1 (4 puntu),  Basarnegi (3 puntu), Antsoain (2 puntu),  Araxes (puntu 1) 

B multzoa:

Andra Mari 2 (2,5 puntu), Iñigo Aritza (2,5 puntu), Berriozar (puntu 1)

     

Lau jardunaldi eta finala jokatuko dituzte. Bi multzotan banatuta hartuko dute parte eta multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuak finala jokatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun