Erratzuko Anunciacion Duhaldek 100 urte bete ditu

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 27a, 18:00
Anunciacion Duhalde, senide eta lagunekin Elizondoko Zahar Etxean. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Erratzuko Anunciacion Duhalde Erramuzpek 100 urte bete zituen martxoaren 25ean. Egun horretan, senideen bisita izan zuen Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxean, tartean maiatzean 97 urte beteko dituen Florentxi ahizparena. Larunbat honetan familia osoarekin ospatzeko asmoa dute mendeurrena eta seguru ez dela karta-jokorik faltako, horixe baita Anunciacionen afizio handienetako bat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun