Okintza ekologikoari buruzko ikastaroa egin dute Elizondon

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 27a, 14:00
Eduardo Salvador Basque Culinary Center eskolako irakaslea izan zuten gidari.

Hainbat arrazoirengatik bizpahiru aldiz gibelatu ondotik, joan den martxoaren 22an egin zuten okintza ekologikoaren ikastaroa Elizondon. Eskolako sukaldean bildu ziren eta Eduardo Salvador, Basque Culinary Center eskolako irakaslea izan zuten gidari. Hiru ordu eta erdiz aritu ziren okintzaren oinarriez: orantzaz, irinen inguruan, ogi motez, labeaz eta ogia egosi eta erretzeaz. Gainera, ogi ekologiko egin berria etxerat eramateko aukera izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun