Josetxo Huartek eta Unai Apeztegiak irabazi dute Antxitoneko paleta goma txapelketa

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 25a, 15:00

Antxitonea trinketean txapeldun eta txapeldunordeak, bertze zenbait partehartzailerekin batera.

Bigarren mailan, Albisu eta Otero izan dira txapeldun

 

Martxoaren 23an jokatu ziren Elizondoko Antxitonea trinketeko paleta goma txapelketako finalak. Lehen mailan, Josetxo Huarte arizkundarrak eta Unai Apeztegia aurtiztarrak 40-20 irabazi zieten finalean Aitor Jaen elizondarrari eta Joseba Oskariz arizkundarrari. Bigarren mailan, Narbarteko Albiasuk eta Elizondoko Oterok 40-31 irabazi zieten Anizko Iantziri eta Berroetako Gamiori. 50 pilotari inguruk parte hartu dute eta, beti bezala, trinketean egindako bazkari dotorearekin eta bestarekin akitu dute txapelketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun