21. Korrika

Korrikaren bueltan egun osoko besta antolatu dute Elizondon martxoaren 30ean

Ttipi-Ttapa 2019ko martxoaren 25a

Korrika girotzeko ospakizun polita antolatu dute larunbaterako Baztanen.

Bizikleta martxarekin hasiko dute larunbata eta bestan akituko dute  

21. Korrikaren harira, martxoaren 30erako, larunbaterako, ekitaldiak antolatu dituzte Baztanen. 10:00etan, herriko plazan bilduko dira, kafea hartzeko eta 11:00etan Amaiurko plazatik Elizondora bizikleta martxa izanen dute.

Ondotik, 14:30ean Elizondoko Eskisaroi jatetxean bazkalduko dute. Bazkarirako txartelak 15 euroan salgai daude Zubipuntan, Mendin eta Auinki euskaltegian. 18:30ean Julio Soto eta Ander Lizarralde lagun dituztela, bertso-poteoan ibiliko dira herrian barna.  

Eguna borobiltzeko Tumatxak taldearen eta Tape DJaren erritmora dantzatzeko aukera izanen dute. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun