Anizen GoiEner kooperatibako kide bat izan zuten martxoaren 21ean, kooperatiba honen nondik norakoak azaltzen. Jendeak interesa erakutsi zuen, 26 lagun bildu baitziren ortzegun arratsaldean. Aski solasaldi interesgarria izan zen, energia nondik lortzen dugun, merkatuaren aferak, faktura entenditzeko azalpenak... Ondotik bertaratutakoen galdemodu eta zalantzak argitu zituen GoiEnerreko Mariak. Anitzek erakutsi zuten GoiEnerrerat aldatzeko interesa, aldatu nahi izanez gero beraiekin harremanetan paratzea aski baita.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.