Ibur errekan beheiti piraguan egin dute bi baztandarrek

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 21a, 08:30

Xanti Garmendiak eta Albaro Soulek ordubetean egin zuten Iruritako eskola zaharretik Arraiozerako tartea 

 

Xanti Garmendia eta Albaro Soule baztandarrak martxoaren 19an elkartu ziren Ibur erreka piraguan egiteko. Iruritako eskola zaharretik hasi eta Arraiozen akitu zuten, hor, Ibur erreka, Baztan ibaiarekin bat egiten baitu. Denera 5,23 kilometroko luzera zuen tartea egin zuten, ordubete eta lau minututan. Garmendiak eta Soulek aipatu dutenez, «ederra eta polita da erreka. Ur gehiagorekin egiteko irrikitan gelditu gara».

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun