Baztango emakumeen frontenis txapelketa larunbatean hasiko da

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 15a, 19:00
Joan den urteko frontenis txapelketako sari banaketa.

Lehenbiziko jardunaldia Oronoz eta Almandozko pilotalekuetan jokatuko dute, 15:00etatik aitzinera

Emakumeen Baztango frontenis txapelketa martxoaren 16an abiatuko da. Hamabortz bikotek eman dute izena, bortzek lehen mailan eta hamarrek bigarren mailan. Lehen jardunaldia larunbatean 15:00etan hasiko da Oronozen eta Almandozen.

Lehenbiziko mailan bortz bikoteak denak denen kontra lehiatuko dira hasierako fasean eta lau onenak finalerdietarako sailkatuko dira. Bigarren mailan, bosna bikoteko bi multzotan ariko dira. Multzo bakoitzeko bi onenek jokatuko dituzte finalerdiak: multzo bateko lehenbizikoa bertzearen bigarrenaren kontra eta alderantziz. Bi kategorietako finalak maiatzaren 4ean jokatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun