Bi euskalkide saio gehiago eginen dituzte Elizondoko adinekoen egoitzan

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 17a, 10:00
Adineko jende euskalduna eta euskara ikasten ari direnak elkartzen du euskalkide egitasmoak.

Martxoaren 22an eta apirilaren 12an izanen dira saio irekiak, 17:00etatik 18:00etara

Aitzineko saioetan parte hartu zuten solaslagunen ekimenez, bi Euskalkide saio gehiago antolatuko ditu Solaslagunak martxoa eta apirila bitartean, Baztango Udalak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Malerrekako Mankomunitateak sustatu eta Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte adinekoen egoitzak laguntzen dute. Lehenbizikoa, martxoaren 22an eginen da eta bigarrena, berriz, apirilaren 12an. Orain arte bezala, biak Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte adinekoen egoitzan eginen dira 17:00etatik 18:00etara.

Ekintza hauek irekiak dira. Hau da, euskaraz solaslatatzeko gaitasuna duen edozeinek hartzen ahal du parte saiootan. Izen-ematea, solaslagunaren txokoan egin beharko da, 610 92 06 73 zenbakira deituz edo solaslaguna@topagunea.eus helbidera idatziz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun