Anizen auzolana deitu dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 14a, 19:00
Auzolanerako deia egin dute larunbatean Anizen.

Martxoaren 21ean, berriz, GoiEner kooperatibako kide batekin solasaldia izanen dute

Martxoaren 16an, larunbatean auzolana izanen dute Anizen. Olazarren hormigoiztatuko bidean bazterrak zaborrez betetzeko, xangeriak garbitzeko eta frontoiko toldoa konpontzeko.

Bertzetik, martxoaren 21ean, ortzegunean, aski solasaldi interesgarria izanen dugu Anizko elkartean. GoiEner energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibako kide bat etorriko zaigu kooperatiba honen kontu solastatzerat, arratsaldeko 7etan izanen da hitzaldia. Aniztarrendako ez ezik, gainerako herritarrendako ere aski interesgarria izanen delakoan, guztiak daude gonbidatuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun