Olaia Intziartek Gaztea maketa lehiaketako bigarren fasera pasatzea lortu du

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 13a, 17:54
Olaia Intziarte, oronoztar gaztea.

Bozkaketa-fasea zabalik da eta EITBren webgunean eman daiteke botoa, martxoaren 20a, asteazkena, arte

Hainbat taldetan aritzen den arren, 'Zerua gorriz' kantarekin, bakarlari gisa aurkeztu da Olaia Intziarte oronoztarra maketa-lehiaketara. Gaztea izanagatik, urte batzuk badaramatza gitarra astindu eta kantak konposatzen. Lerro hauek idazerakoan hirugarren postuan zegoen, 170 botorekin. Aitzinetik Trini Fox (178 boto) eta S.T.R (176 boto) zituen, hurrenez hurren.

Bi maketa bozkatuenak eta epaimahaiak bertze hiru finalera pasako dira eta bortz hautatuek apirilaren 5ean Bilboko Kafe Antzokian joko dute zuzenean. Emanaldi horretan epaimahaikideak egonen dira eta zuzeneko hori ardatz, XVIII. Maketa Lehiaketako irabazlea zein den erabakiko dute. 

Botoa ematea

Botoa emateko aukera EITBren webgunean maketa lehiaketa atalean aurki daiteke eta martxoaren 20a, asteazkena, izanen da hondarreko eguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun