Hainbat tailer eta ikastaro antolatu ditu Elizondoko Osasun Zentroak

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 12a, 13:00
Elizondoko Osasun Zentroan eskainiko dituzte ikastaroak

Osasuntsu zahartzeko, estresa gainditzeko edo bizkarra zaintzeko 

Elizondoko Osasun Zentroak hainbat ikastaro eta tailer antolatu ditu udaberriari begira, osasuntsu zahartzen, estresa eta antsietatea gainditzen edo bizkarra zaintzen ikasteko.

Martxoaren 20an,  asteazkenean 11:00etatik 13:00etara Bizkar tailerra antolatu du.

Martxoaren 27an eta apirilaren 3an, asteazkenetan 10:30etik 13:00etara osasuntsu zahartu ikastaroa eginen dute.

Izen-emateak Elizondoko Osasun Zentroan edo 948 581833 telefonora deituz egin behar dira.

 

Estresa eta antsietatea gainditzeko tailerra maiatzean

Maiatzaren 8 eta 15ean, asteazkenetan 10:00etatik 13:00etara Estresa eta antsietatea gainditzeko tailerra eginen dute Elizondoko Osasun Etxeko erabilera anitzeko gelan. Tailer honen helburuen artean, estresa zer den eta sortzen duen jakitea, erlaxatzeko teknikak ikasi eta praktikatzea edo gure bizitzako aldaketak pentsatzea, tentsio gutiago nola sortu eta sortutakoak nola atera jakitea daude.

Izen-emateak Elizondoko Osasun Zentroan edo 948 581832 telefonora deituz egin behar da (Mila Perez erizaina).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun