Gartzainen egin dute aurtengo Baztango haziaren eguna

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 11a, 13:00
Haziak trukatzeko aukera izan zuten larunbatean Gartzainen.

Haziak trukatzeko eta Jakoba Errekondoren mintzaldia aditzeko aukera izan zuten

Azken urteotako bideari jarraikiz larunbatean Baztango haziaren eguna egin zuten, aurtengoa  Gartzainen. Iragarrita zegoen bezala, goizetik herriko pilotalekuan hazien trukerako mahaiak paratu zituzten eta harat hurbildutakoek eskuz esku sasoi berrirako haziak esku aldatu ahal izan zituzten. 

 

Ondotik, Ezkaldo elkartean otamena eginda, Jakoba Errekondoren mintzaldia izan zen: lurren iraultzeaz, gaitzen eta mamurruen tratamenduetaz, glifosato eta transgenikoetaz, barras belar eta ilarrak ongirriztatzeaz e.a. Harat hurbildutakoek mintzaldia erne segitu zuten.

Aurtengo haziaren eguna Ezkaldo elkarteak, Gartzaingo herriak eta Hazitik Hozie elkarteak antolatu dute eta azkeneko aldietan bezala Baztango agroekologia eskola herritarraren egitarauaren barnean egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun