‘Esne-behiak ekologikoan’ jardunaldi teknikoa antolatu dute martxoaren 18an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 9a, 12:00
'Esne-behiak ekologikoan' jardunaldia eginen dute astelehen goizean Arizkunenean.

INTIA erakundearen eskutik eginen da Arizkunenean, heldu den astelehenean 11:00etatik 14:00etara

Nafarroako Gobernuko Intia erakundeak antolatuta, ‘Esne-behiak ekologikoan’ abeltzainendako jardunaldi teknikoa eginen dute martxoaren 18an, astelehenean 11:00etatik 14:00etara Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Izena-ematea 948 013058 telefonora deituz egin daiteke.

Egitaraua

11:00etan izen-ematea eta parte-hartzaileei harrera eginen zaie.

11:15ean ‘Esne-behiak ekologikoan produzitzeko baldintzak’ solasaldia eskainiko dute INTIAko Jone Lizarza eta Josebe Saezek.

12:15ean abeltzain ekologikoan esperientziak ezagutzeko Asturiasko Jairo Garcia eta Kantabriako Manuel Sanz izanen dira hizlari.

13:00etan galderak eta mahai-ingurua eginen dute eta 14:00etan jardunaldiaren bukaera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun