Berroeta eta Anizko gazteek sagardotegira bisita egin dute

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 7a, 18:00
Aniz eta Berroetako bizilagunak sagardotegian.

Otsail akabera eta martxo hasiera mugituak izan dira berrotarrentzat. Orakunde egunaren aitzinetik, otsailaren 23an, sagardotegira egin zuten irteera 25 berroetar eta aniztarrek. Hernaniko Iparragirre sagardotegian bazkaldu eta egun ederra pasatu zuten. Kupelak gogotik hustu eta gero, gaueko ordu ttipiak arte luzatu zen besta. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun