Ehun urte bete ditu Antonio Iltzauspe erratzuarrak

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 6a, 13:00
Antonio Ilzauspe, familiarekin, ehun urte beteta. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Erratzuko Antonio Iltzauspe Sukilbidek ehun urte bete ditu martxoaren 5ean. Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte zahar etxean bizi da gaur egun eta egoitzako bizilagunekin, langileekin eta familiakoekin batera ospatu du urtebetetze eguna. Erratzun sortua da Antonio baina, 18 urte zituenean, Espainiako Gerratik ihes egin eta ondotik Iparraldean bizitu da hainbertze urtetan, baserriko lanak eginez eta, tarteka, gaueko lanak ere. Aunitz urtez!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun