Orakunde eguna izan zuten martxoaren 2an Berroetan

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 6a, 12:00

Martxoaren 2an Orakunde eguna izan zuten Berroetan. Larunbat goizean goiz hasita, herriko gazteenak etxez etxe ibili ziren, Ane akordiolariaren laguntzarekin. Ondotik, elkartean bazkaria izan zen hurbildutako denendako. Bazkaldu eta gero, jolasak egin ziren plazan; gaztetxoek zein helduek parte hartu zuten. Irriz eta Saraien trikitixaren doinuek alaiturik pasatu zuten arratsaldea bertaratutakoek. Eguna akitzeko, ttikienek txokolate beroa izan zuten eta helduxeagoekoek afaria elkartean. Egun borobila izan zen denedako. Argazkiak: Maialen Iantzi

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun