Garbiñe Elizaintzin INTIAko tenikaria da eta zirkuitu motzeko eta zuzeneko salmentako dinamizatzailea. Nani Moré berriz, sukaldaria izateaz gain, Kataluniako jangela ekologikoen elkarteko sortzailea da eta El plat o la vida dokumentalaren zuzendaria ere bai. Elizaintzin euskaraz arituko da, Moré gazteleraz.
Mintzaldia gaian interesa duten guztiei zuzendua dago, baina batez ere guraso elkarteetako kideei.