Orakunde Eguna ospatu dute Arraiozen ere

Nerea Mortalena 2019ko mar. 1a, 10:54

Musika lagun izan zuten Arraiozko Orakunde Egunean.

Ttikietan Eiger Iturraldek, ertainetan Gaizka Zubietak eta haundietan Ganix Alundak 

Iazko urtean elurrarekin hasi baldin bazuen eguna, aurtengoan udaberriko eguraldi paregabearekin hasi zen Orakunde Eguna Arraiozen. Haurrek gogotsu ekin zioten egunari eta baserritar jantziekin ekin zioten ortzegun berezi honi. 

Goizean meza izan zuten eta ondoren, ohiturari jarraituz, herrian bueltaxka eman zuten musikaren laguntzaz eta herriko karrikak alaitu zituzten beren kantuekin. Eguerdian bazkaria izan zuten herriko elkartean. Bertan haur, guraso, irakasle eta herriko alkate eta alkate-lagunek ohikoa den menuaz gozatzeko aukera izan zuten.  

Arratsaldean berriz, jokoak izan zituzten eta eguneko momenturik garrantzitsuena, oilar harpatzea. Hiru oilar harrapatu ziren eta hauek izan ziren oilarrak harrapatu zituzten haurrak: ttikietan Eiger Iturralde, ertainetan Gaizka Zubieta eta haundietan Ganix Alunda. Eguna borobiltzeko txokolate beroa dastatzeko aukera izan zuten. Honekin aio erran zioten hurrengo urte arte Arraioztarrek Orakunde egunari. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun