Orakunde Eguna izanen dute martxoaren 2an Anizen

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 28a, 14:00

Orakunde egunean hainbat joku izanen dituzte Anizko neska-mutikoek.

Astelehenean, berriz, inauteriak ospatuko dituzte ttikienek, gazteek ilbeltzean egin zuten bezala

Martxoaren 2an, berriz, Anizen Orakunde Eguna izanen dute. 10:00etan bilduko dira eta musikarien konpainian Askagaindik hasiko dira haur eta gurasoak etxez etxe;  etxeetan jatera ematen zaie haurrei, eta horrez gain, inauterietan gazteek egiten duten gisa berean, haurrek zaretoa izanen dute puskak biltzeko. Bildutako puskekin afaria eta txokolatea prestatuko da elkartean bertaratzen diren guztiendako.

Bazkal aitzinetik aulki-dantza eginen dute frontoian, hortik haur eta helduak, bazkaltzera joanen dira frontoirat. Bazkalondoan, frontoirat joanen dira jokoak ikusi eta jokoetan parte hartzera. Akitzeko, elkartean afalduko dute.

Orakundez gain, Anizko haurrek inauteak izanen dituzte martxoaren 4an. Gazteek ilbeltzean egin zutena, orain haurrek eginen dute. Arratsaldean mozorroturik herriari itzuli bat eman eta ondotik elkartean merendu afaria eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun