Inauteriak ospatu dituzte asteburuan Arraiozen

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 26a, 06:30

Ortzegunean Orakunde Eguna izanen dute

Otsailaren 22 eta 23an ospatu dira Arraiozen inauteriak. Giro ezin hobea eta eguraldia lagun izan dute aurten arraioztarrek. 

Ortziralean gazteak etxez-etxe ibili ziren herriko baserrietan eta Mardea auzoko zenbait etxeetan. Larunbatean, berriz, herrian barrena ibili ziren eskean. Egunari akabaila emateko, afari bat egin zen herriko batzartegian. Bertan 45 pertsona inguru hurbildu diren eta inauteriak agurtu zituzten. 

Herriko haurrak, bai ortzilarean eskolan baita larunbatean ere mozorrotu egin ziren eta beraiek ere inauteriak ospatu zituzten. 

  

Orakunde Egunaren zain

Otsailaren 28an ospatuko dute Arraiozko haurrek Oakunde eguna. Ortzegun goizean meza eta herritik barna kantuz joaten dira herriko karrikak alaituz. Eguerdian ohikoa den orakunde eguneko menua bazkaltzen dute eta arratsaldean jokuak eta eguneko momenturik garrantzitsuena izaten dute, oilar harrapatzea.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun