Barberena, Etxandi eta Itoizek irabazi dute XIX. Paxaka txapelketa

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko ots. 25a, 13:00
Finaleko eta hirugarren posturako lehiako protagonistak, Erratzu eta Iruritako alkateekin eta Laxoa Elkarteko ordezkariekin. Argazkia: Juan Mari Ondikol

9-4 irabazi zieten otsailaren 24ko finalean Mindegia, Prim eta Iñarreari 

Baztan-Errekako XIX. Paxaka txapelketako finala eta hirugarren posturako lehiak jokatu zituzten otsailaren 24an, igande arratsaldean Iruritako Aranabia pilotalekuan. Final handian, Iruritako Xabi Barberena eta Iñaki Etxandik eta Erratzuko Kaiet Itoitzek 9-4 irabazi zieten Arraiozko Mikel Mindegia eta Iruritako Egoitz Prim eta Miguel Angel Iñarreari.

Gero galtzaile suertatu zirenek irabazi zuten lehen jokoa, baina ondoko bortzak txapeldunek egin zituzten eta hor hasi zen erabakitzen finala. Ordubete eskas iraun zuen eta emozio pixko bat falta izan zitzaion.

 

Hirugarren posturako lehia

Finalaren aitzinetik, hirugarren posturako lehia berdinduagoa izan zen eta iazko txapeldunak suertatu ziren irabazle. Iruritako Gorka Urtasun, Elizondoko Juan Mari Maia eta Erratzuko Joxe Itoizek 9-7 irabazi zieten Erratzuko Manu Irigoien, Arraiozko Xabier Mihura eta Iruritako Joxe Mari Salabururi

Ondotik sari banaketa egin zuten Oihana Prim Iruritako alkateak eta Joxe Itoiz Erratzuko elkarte eta paxakalariak, Laxoa Elkarteko Tiburtzio Arraztoa eta Josu Primekin batera.

 

SAILKAPENA

1.- Xabi Barberena – Iñaki Etxandi – Kaiet Itoitz

2.- Mikel Mindegia – Egoitz Prim – Miguel A. Iñarrea

3.- Gorka Urtasun – Juan Mª Maia – Joxe Itoitz  

4.- Manu Irigoien – Xabier  Mihura – Joxe Mª Salaburu

5.- Ioritz Zelaieta – Aimar Saldias – Ugutz Zelaieta

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun