Asteartean 18:00etan Arizkunenean Mugarik Gabe erakundeko bi kide ariko dira
Baztango Berdintasun Zerbitzuak, berdintasun eta ahalduntze programaren baitan, ‘Feminismo baserritarra eta elikadura burujabetza, ze erronka ditugu Baztanen?’ izenburupean solasaldi bat antolatu du otsailaren 26rako. Hitzordua asteartean 18:00etan izanen da Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Mugarik Gabe erakundeko Maialen Chantre Irazoki eta Mayu Serreau Hübner izanen dira hizlariak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.