Zozaiako mendi batean sutea itzaltzeko lanean ari dira

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 22a, 19:31

Suhiltzaileak lanean ari dira.

Almandozen ere sute ttiki bat izan da.

Baztanen, Zozaiako mendi batean, sutea itzali nahian dabiltza suhiltzaileak. Kaskoa kontrolpean dute eta saihetsak itzaltzeko lanean ari dira. Eco Charly helikoptero bat ere eraman dute, ura botatzeko.

Ez da arratsaldeko sute bakarra izan. Izan ere, Oronozko suhiltzaileak Almandozen ere izan dira. Sute arriskua ohartaraztearekin batera, suhiltzaileek asteburu honetan erreketak egitea debekatuta dagoela jakinarazi dute.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun