Lekarozko elkarrekiko harremanetarako zentroak urtemuga eta itxaropenak bete ditu

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 22a, 20:00

Urtea bete du Lekarozko elkarrekiko harremanetarako zentroak.

Nasuvinsaren eta Aspaceren eskutik, Lekarozko Elkarrekiko Harremanetarako Zentroak lehen urtea bete du jardunean. Bertako instalazioetan zenbait profesionalen talde ari dira: bankuetako adituak, garun-paralisia duten pertsonen, familien eta boluntarioen topaketak, nutrizionistak, irakasleak eta suhiltzaileak, atzendu gabe Aspace Konfederazioaren Kongresu Nazionala eginez aurkeztu zuela bere burua.

Tailerrak, ekitaldi sozialak eta ikastaro trinkoak izan dira lehen hamabi hilabeteetako protagonistak, eta kokaleku honen bertuteen eta Lekarozek topagune gisa egun eskaintzen dituen eta etorkizunean eskainiko dituen aukeren gaineko ondorioak ateratzeko bidea eman dute.

Laster Melitón estudioak inauguratuko dituzte Elkarrekiko Harremanetarako Zentrotik metro gutti batzuetara, eta hori bertze urrats bat izanen da gaurkotasun handiena duen Nafarroako eremuetako bati erakargarritasuna emateko. Gazteentzako Aterpetxearekin batera (hori ere Aspacek kudeatua), ostatuz hornitzea etorkizun optimista ehuntzen ari da, bai turismo-jarduera pizteko, baita Baztan bailaran edo inguruetan bizi diren eta desgaitasuna duten pertsonei bideratutako lanpostuak sortzeko ere.

Ekimenak Innovasocial proiektuaren laguntza ezin baliotsuagoa du. Proiektu horretan liderrak Nafarroako Kutxa Fundazioa eta La Caixa Gizarte Ekintza dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun