Saioa Jaurena baztandarra Europako errugbi txapelketako finalerako txartel baten bila

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 22a, 13:55
Goitik beheiti, Maitane Salinas, Saioa Jaurena eta Maika Brust, Espainiako errugbi selekzioak deitu dituen hiru jokalari nafarrak.

Larunbatean jokatuko du Espainiako selekzioarekin finalaurrekoetako partida Errusiaren kontra

Saioa Jaurena Atxa errugbi jokalari baztandarra deitu du Espainiako selekzioak, Europako txapelketako finalaurreko partida jokatzeko. Hain zuzen, Espainia Errusiaren kontra ariko da larunbatean, 16:00etatik aitzinera.

Saioa Jaurena Frantziako ligan ari da gaur egun ASB Baiona taldean. Berekin batera ari diren bertze bi jokalari nafar, Iruñeko Maitane Salinas eta Baigorriko Mayka Brust (nazionalitate bikoitza dauka) deitu dituzte igandeko partidarako.

Espainiako selekzioak finalera sailkatzea lortuko balu, martxoaren 9an Holandak eta Alemaniak jokatuko den bertze finalerdiko irabazlearen kontra jokatuko luke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun