Baztango udako jostaldietarako begiraleen lan poltsa osatu nahi dute

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 22a, 07:30
Udako jostaldietan begirale izateko lan poltsa osatu nahi dute Baztanen.

Interesatuek dokumentazioa otsailaren 22tik martxoaren 15era aurkez dezakete Baztango Udaleko Euskara Zerbitzuan

Otsailaren 22an zabaldu da Baztango udako jostaldietarako begiraleen lan poltsa osatzeko deialdian izena emateko epea. Interesa dutenek dokumentazioa aurkeztu behar dute martxoaren 15eko 14:00 baino lehen, Baztango Udaleko Euskara Zerbitzuan edo euskara@baztan.eus helbide elektronikoan.

Zehazki, Nortasun Agiria (16 urtetik goitikoak aurkez daitezke), curriculuma, baloratzen ahal diren merezimenduak (ikastaroak eta lan esperientzia) egiaztatzen dituzten agiriak eta EGA edo horren baliokidea (hori izan ezean euskararen gaitasum froga bat gainditu beharko dute) aurkeztu beharko dituzte.

Baztango euskaraz mintzatzea, begirale titulu ofiziala izatea eta Hezkuntza berezia/behar bereziko haurren formakuntza izatea baloratuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun