Asghar Farhadi irandarraren eskutik zine-tailerra eginen dute Lekarozen

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 24a, 12:00
Irango Asghar Farhadi zinemagileak eskainiko du ikastaroa Lekarozen.

Izena emateko epea martxoaren 10era bitarte luzatu dute 

Asghar Farhadi, Todos lo saben eta Una separación filmen zuzendari eta bi Oscar sariren irabazlea den zinemagile irandarrak, zine-tailerra eskainiko du Lekarozko kanpusean. Estudios Melitón taldearen eskutik, maiatzaren 30etik ekainaren 8ra Baztanen izanen da. Tailer honetan izena emateko epea martxoaren 10era bitarte luzatu dute. 

Hamar eguneko workshop intentsiboa eskainiko dute, aktore, gidoilari, zuzendari, errealizatzaile edo produktoreei zuzendua. Zinemagile profesionalei nahi zinemagile izan nahi dutenentzat egokia. Farhadiren gidaritzapean eta aholkuekin filma laburrak eginen dituzte.

Informazio gehiago: www.estudiosmeliton.com/formacion 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun