Miel A. Elustondo idazlearekin solasean aritzeko aukera izanen dute otsailaren 21ean Lekarozen

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 19a, 18:00
Miel A. Elustondo, liburua idazteko (H)ilbeltza beka jaso zuenean.

Ortzegunean 19:00etan eskolan ‘Kezko bola batek itoak birikak’ eleberriaz ariko da

Idazleekin Solasean ekimenaren baitan, otsailaren 21ean, ortzegunean 19:00etan Lekarozko eskolan izanen da Miel A. Elustondo idazlea, bere azken lana den Kezko bola batek itoak birikak liburuaren inguruan solastera. Joan den urteko (H)ilbeltza beka lortu zuen eleberri beltz honek eta berriki argitara eman du Txalaparta argitaletxeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun