Detaile ttikiek erabaki zuten partida izan zen eta azken aldiko finalik onena izan zen larunbatekoa. Arras zail gelditu zitzaion partida irauli ahal izan zuen Ibargaraik.
Lehenbiziko jokoa bizkaitarrak irabazi zuen: 10-6. Ondoko guztiak parekatuak eta borrokatuak izan ziren. Bigarrena 8-10 irabazi zuen Ibargaraik, hirugarrena 10-9 bizkaitarrak, laugarrenean ia txapela eskura izan zuen Gaubekak, baina Ibargaraik bosgarren jokoa behartu zuen 9-10ekoarekin eta azke nekoak 8-10 irabazi zuen erratzuarrak.
Bizkarreko minak erabat ahantzita, bere betiko ametsa bete ahal izan du Xabier Ibargaraik eta buruz buruko bere lehen txapela jantzi ahal izan du Erratzuko atzelariak.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!