Elikadura osasuntsuari buruzko hitzaldiak antolatu dituzte Lekarozen

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 17a, 09:00

Otsailaren 18a arte eman daiteke izena, 699 11 71 91 telefonora deituz. Saio bakoitza 25 euro ordaindu beharko da eta zortzietan izena emanez gero, berriz, 175 euro.

Elikadurari buruzko hitzaldiak eskainiko dituzte Lekarozko Zubigainea etxean. Lehendabiziko saioa otsailaren 25ean, 10:00etatik 12:00etara, eskainiko dute eta 'Frutak eta barazkiak' izanen dituzte hizpide. Saio hori bera otsailaren 28an, 17:30etik 19:30era ere eskainiko dute.

Bigarren saioan, martxoaren 4an goizez eta martxoaren 7an arratsaldez eskainiko dituztenetan, nutrizio-etiketak izanen dituzte hizpide. Hilaren 11n (10:00-12:00) eta 14an (17:30-19:30) 'Gozoa behar dut, azukrea falta zait' hitzaldia izanen dute. Gisa bertsuan, ondoko saioetan ere, dieta orekatu bat segitzeko lanketa eginen dute. 

Martxoaren 20an goizez eta 21ean arratsaldez 'Ni dieta egiten ari naiz, etxekoak ez. Nola antolatuko naiz?' galderari erantzunen diete, jardueren bidez. Denbora eskasiak elikaduran eraginik izan ez dezan, martxoaren 25ean (10:00-12:00) eta 28an (17:30-19:30) horri helduko diete.

Apirilean bertze hiru saio

Motibazioa landuz eta aldaketaren muina norbere buruarengandik hasten dela adieraziz hasiko dute lehendabiziko saioa (apirilaren 1ean goizez eta 4an arratsaldez). Hurrengo astean, berriz, sukaldaritzan murgilduko dira 'errazak, osasuntsuak eta dastagarriak' diren platerak landuko dituzte. Horretarako hitzordua apirilaren 8an eta 11n dute, goizez eta arratsaldez, hurrenez hurren.

Azkenik mitoak deuseztatzeko saioa izanen dute. Apirilaren 15ean, 10:00etatik 12:00etara, eta 17an, 17:30etik 19:30era eskainiko dute.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun