Baztango Hondakin teknikari lanpostua betetzeko deialdia egin dute

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 17a, 09:00

Eskabideak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken eguneko 14:00ak arte aurkez daitezke.

Baztango Hiri-Hondakin Solidoak kudeatzeko teknikari lanpostu bat betetzeko deialdia egin dute. Oposizio-lehiaketaren bidez beteko dute eta aldi bateko kontratuarekin. Lanaldi osoko eskaintza da eta zerbitzuko beharretara egokituko dute, hortaz, Udalak aldatu ahal izanen du.

Eginkizunei dagokionez, teknikariak ingurumen-inpaktuak identifikatzeko eta hiri hondakinen kudeaketaren kostuen analisia egiteko (sailkapen eta karakterizazioa eginez); hiri hondakinak ezagutzeko; haiek tratazeko; energia berreskuratzeko eta konpostajerako edo egoera bakoitzari egokitzen zaiona birziklapen aukerak bilatzeko... Udalak hondakinen kudeaketarako egoki iritzi duen bertze edozein eginkizun ere bete beharko du eta kontratuak hilabeteko probaldia izanen du.

Bete beharreko baldintzak

Izengaiek, onartuak izateko, besteak beste, honako baldintzak bete beharko dituzte: hamasei urteak beteak izatea, Unibertsitateko diplomatura edo gradu bat izatea, B1 mailako gidabaimena edukitzea, C1 euskara maila eta beharrezko gaitasun fisiko eta psikikoa.

Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak

Deialdian parte hartzeko eskabideak Baztango Udal erregistroan aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 15 eguneko epean, azkeneko eguneko 14:00 arte. Epe horretan posta arruntaz ere aurkez daitezke baina hori eginez gero, baztan@baztan.eus helbidera jakinarazpena bidali beharko da.

Eskabidearekin batera NANaren fotokopia konpultsatua, 2. oinarrian galdetzen diren baldintzen fotokopia konpultsatua, merezimenduak... Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Oposizio lehiaketaren nondik norakoak

Oposizio-lehiaketa hiru fasetan garatuko da: lehenik euskara-proba (beharrezkoa bada) eginen dute; gero, onartu eta baztertuen behin-betiko zerrenda argitaratzerakoan, probaren eguna eta ordua zehaztuko dute; eta azkenik bi faseak gainditu dituztenen merituak zenbatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun