Proiektua aitzinera atera dadin, lanak eta ardurak banatu dira. Dagoeneko hasiak dira plaka fotovoltaikoak paratzeko herriko toki erangikor eta onenen bila eta partaideen artean informazioa trukatzeko metodo egokien bila. Halere, lehenbiziko fase hau irekia denez, oraino izena eman ez arren, informazioa izan nahi duen herritarrak aski du Joxe Itoizi, Erratzuko alkateari, izena eta posta elektronikoa ematea.
Lehendabiziko pausoa Baztango Udalarekin eta Nafarroako Gobernuarekin elkartzea izanen da. Era horretan, proiektua behar bezala azaldu, babesa eskatu eta egitasmoa aitzinera ateratzeko bete beharreko baldintzak zehaztu nahi dira.