Arratsean etxez etxe ibili ondotik, Jantzilo epaituko, eta hala erabakitzen bada, erreko dute
Otsailaren 16an Gizakunde Eguna ospatuko dute Errantzun eta Arizkunen, Jo ala Jo elkarteak antolatuta. Larunbateko ospakizuna Erratzuko Etxelebert elkartean eginen duten bazkariarekin hasiko da. 18:00etan Erratzutik Arizkunerako bidean abiatu eta etxez etxeko eskea eginen dute. Geldialdietan sagardantza eta mozorrodantzak eskainiko dituzte. Arizkungo elkartean afaldu baino lehen Jantziloren epaiketa eta erretzea eginen dute plazan, horrela erabakitzen bada. 22:30 aldera afaria izanen dute elkartean eta gauerditik aitzinera bestak Gamioxarrean izanen du segida.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.