Gurpildun hondeamakina hidraulikoa erosteko Europako diru-laguntza jaso du Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 14a, 08:22

Baztango Udalak 50.000 euroko diru-laguntza jaso du Europako FEADER programatik eta Nafarroako Gobernutik

Baztango Udalaren Gurpildun hondeamakina hidraulikoaren hornikuntza izeneko egitasmoak 50.000 euroko diru-laguntza jaso du. Zenbateko hori 2014-2020 Landa Garapenerako Programatik jaso du Baztango Udalak, hau da, Europako FEADER programa eta Nafarroako Gobernutik. Hondeamakina abenduan iritsi zen baina urtarrilean beharrezko tramiteak egin ondotik paratu dute martxan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun