Baztan-Errekako XIX. paxaka txapelketako finalerdiak ortziralean jokatuko dituzte Iruritan

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 13a, 19:00

Paxaka txapelketako finalaurrekoak ortzirale arratsean jokatuko dituzte Aranabian.

Oizko hirukotea gelditu da txapelketatik kanpo

Joan den larunbatean eta asteartean jokatu ziren Iruritako Aranabia pilotalekuan Baztan-Errekako paxaka txapelketaren hemeretzigarren edizioko bosgarren jardunaldia. Honela, erabakiak gelditu dira otsailaren 15ean, ortziralean 21:00etan hasita jokatuko diren finalerdietako protagonista zein izanen diren.

Gorka Urtasun, Juan Mari Maiak eta Joxe Itoitzek bi partidak jokatu zituzten. Larunbatekoan, 6-9 irabazi zuten Oizko Ioritz Zelaieta, Aimar Saldias eta Ugutz Zelaietaren kontra. Oiztarrek txapelketan irabazi duten partida bakarra izan da, baina ez aski finalerdietara sailkatzeko. Izan ere, astearteko partidan Urtasun, Maiak eta Itoitzek 9-5 irabazi zieten Mikel Mindegia, Egoitz Prim eta Migel Angel Iñarreari.

 

SAILKAPENA

 

JOK.

IRA

GAL

J.AL

J.KO

PTU.

1. M. Irigoien – X. Mihura – J.Mª Salaburu

4

4

0

36

17

16

2. X. Barberena – I. Etxandi – K. Itoitz

4

2

2

32

31

12

3. G.Urtasun – J.Mª Maia – J. Itoitz

4

1

3

29

34

10

4. M. Mindegia – E. Prim – M.A. Iñarrea

4

2

2

26

29

8

5. I. Zelaieta – A. Saldias – U. Zelaieta

4

1

3

21

33

6

 

Finalerdiak ortziralean Iruritan (21:00)

Gauzak honela, otsailaren 15ean, ortziralean 21:00etan hasita jokatuko dira bi finalerdiak Iruritako Aranabia pilotalekuan. Lehenbizikoan, orain arteko partida guztiak irabazi dituzten Irigoien, Mihura eta Salaburu, lehen fasean laugarren izan diren Mindegia, Prim eta Iñarrearen kontra ariko dira. Bigarren finalaurrekoan, Barberena, Etxandi eta Kaiet Itoitz; Urtasu, Maia eta Joxe Itoitzen kontra ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun