Elizondoko Giltxaurdi igerilekuko bazkide kanpaina berria martxan da

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 12a, 18:00
Giltxaurdi igerilekua Elizondon.

Otsailaren 15era arte, bazkide berriek eta bere lagunek saria izanen dute

Giltxaurdi SLUk, Baztango igerilekuak kudeatzen dituen enpresa publikoak, bazkide berriak lortzeko kanpaina burutzen ari da. Otsailaren 15era arte iraunen duen kanpainan, Zure lagunak gure lagunak direlako izenarekin, instalazioko bazkideak diren pertsonen bitartez bazkide berriak lortzea da helburua, lehenengo pertsona hauek ere sarituz.

Bazkideak, lagun bat bere izenean abonatzeko kirolgunera eramaten badu, hilabete bateko kuota dohainik izango du. Bazkide berriak, berriz, hasierako matrikula kuotarik ez du ordaindu beharko.

Bazkide berriak lortzeaz ez ezik, igerilekuarekin harremana duten pertsonak ere saritu nahi ditu enpresa publikoak, «azken finean beti ez dauden pertsonengana jotzen dugulako, momento batzuetan ditugunak ahaztuz». Horregatik, kanpaina aprobetxatu nahi duen edozeinek bazkidea den bertze pertsona batengana jo beharko du, eta biek izanen dute saria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun