Ordainketak izena ematerakoan egin behar dira: tanborra eta pintxoak 20 euro edo pintxoak bakarrik 5 euro. Tanborrak otsailaren 24an, igandean 11:30ean, hilaren 27an, asteazkenean 19:15ean edo martxoaren 1ean, ortziralean 19:15ean hartu beharko dira Elizondoko Herriko Etxean. Entsaioei dagokienez, otsailaren 24an, igandean 12:00etan Iriarte pilotalekuan eta hilaren 27an, asteazkenean 19:30ean Iriarte pilotalekuan eginen dituzte. Tanborra ongi bueltatzen bada 10 euro itzuliko dira, baina hondatua itzultzen bada, 15 euro kobratuko da partxea eta euro bat makil bakoitza.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!