Elizondoko Turismo Bulego berria ireki dute Foruen Plazan

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 11a, 14:00
Turismo Bulego berria, Elizondoko Foruen Plazan. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Erabilera anitzeko eraikinaren beheitiko solairuan egokitu dute 

Aste hondar honetan ireki dute Elizondoko Turismo Bulego berriaren egoitza. Hemendik aitzinera, Foruen Plazako udal eraikinaren beheitiko solairuan eskainiko dute zerbitzua. Orain arte ez zen deustarako erabiltzen eraikin hori eta hemenedik aitzinera, Turismo Bulego gisara erabiliko da. Lehen, Puriosenean zegoen Turismo Bulegoa, Museo Etnografikoaren barrenean eta hura itxi zutenean Arizkunenea Kultur Etxera pasa zuten. Orain, Foruen Plazako eraikinean dago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun